Trufaesperientziak Boilurraren Museoan

Gastronomiaren diamante beltza ezagutu, disfrutatu eta dastatu

Urtero, neguak Nafarroako landa eremuan aurki daitezkeen produktu onenetako batzuk ekartzen dizkigu. Ehiza, neguko barazkiak eta trufak betidanik lurrari eta zapore garbiei lotuta egon diren gastronomia izarrak dira. Metauteneko Boilurraren Museoari esker, onddo bitxi hau ezagutu eta asko ikasi ahal izango dugu. Boilurrak, Nafarroan bildu, dastatu eta goza dezakegun manjarra da.

Lokiz mendilerroaren magalean kokatua, Metauteneko Boilurraren Museoak Trufaesperientzia antolatzen du: boilurraren inguruko jarduerak. Trufaren munduarekin lotutako bisita-motak eta jarduerak programatzen dituzte, betiere zentroak duen ingurumen eremu zoragarrian garatuta.

Jardueren eskaintza zabala da, bai datei dagokienez, bai hartzaileei dagokienez ere. Bisitak antolatzen dituzte taldeentzat, eskolentzat, familientzat, espezialistentzat, elkarte gastronomikoentzat, sukaldaritza-eskolentzat, etab.

Interesa duen edonork bisitatu dezake museoa, museoa irekita dagoen ordutegiaren barruan. Era berean, 10 pertsonako edo gehiagoko taldeentzako bisita gidatuak eta jarduerak hitzar daitezke, telefono edo posta elektronikoaren bidez haiekin harremanetan jarriz.

Boilurrak eta haien zaporea ezagutzen dituztenek askoz hobeto ezagutu ahal izango dute Trufaesperientzia honekin lurraren fruitu berezi honen bizitza, leku batzuetan modu naturalean hazten dena eta “landua” izan daitekeena. Horretarako, beharrezkoa da onddo mikrorrizatuarekin sustraiak landatzea eta urte batzuk itxarotea sistemak bere fruituak ematen hasi arte. Bai boilur basatia bai landatua berdin-berdinak dira, erabilitako prozesua guztiz naturala baita.

Bitxia bada ere, Metaunteneko Boilurraren Museoa nafar askok ezagutzen ez duten ezinbesteko bisita horietako bat da, gure gastronomian funtsezkoa izan arren. Gainera, bisitaren kokalekua dela eta, ateraldi ugari egin daitezke, bai inguruko herrietara, mendilerroetara, bai eta hiri-inguruneetara, Lizarratik hurbil egoteari esker. Hala ere, ez dira ahaztu behar bisita kulturalak, hala nola Donejakue Bidea, Irantzuko monasterioa edo Codesko Ama Birjinaren santutegia.

Edozein zalantza argitzeko, kontsultatzeko edo Trufa Esperientziaren jardueran izena emateko, interesatuak Trufaren Museoarekin harremanetan jar daitezke helbide elektroniko honetan: Info@museodelatrufa.com Telefonoz ere bai, 948 540 102 zenbakian edo sakelakoan: 695 931 189.

xww.museodelatrufa.com