Nafarroa Ezagutu Sareko bazkide diren Tuterako eta Deierriko Udalen bi proiektu, José Ignacio Sanz Arbizu Tokiko Garapen Iraunkorreko praktikarik onenen sariak jaso dituzte. Iaz eta aurten Nafarroan tokiko eremuan Iraunkortasuneko Jardunbide Egokiak garatu dituzten erakunde eta pertsonei zuzendutako sariek hiru jardunbide egokiren eta lau aipamen bereziren lana aitortu dute, proiektuen maila altuagatik.
Deierriko Udaleko Buruxka proiektuak buruxkak batzeko praktika berreskuratu du (uzta egin ondoren lurrean geratzen diren fruituak biltzeko jarduera), eta uzta bildu ondoren soroan geratzen diren elikagaiak aprobetxatzea lortu du, eta egoera ekonomiko zailean dauden pertsonei banatzea.
Tuterako Udalak eta El Castillo Fundazioak saria jaso dute Santa Bartarako muinoko Lurraldearen Zaintzarako Eskoraren proiektuarengatik. Ikasleen jarduketa proposamen batean oinarrituta eta ikaskuntza-zerbitzua metodologia aplikatuz, Tuterako herritar guztiengan eragina izanen duen eremu hori hobetzeko prestakuntza jarduerak garatu dira. Muinoaren ingurumen kalitatea hobetzea, haren magalak landareztatzea eta erabilerarik gabeko orube bat eskolarako baratze gisa berreskuratzea dira proiektuaren helburuak.