LEHIAKETAK

Atal berri bat jarri dugu zuen eskura, DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleek Nafarroa Ezagutu Sarearen 2. Blog Lehiaketara aurkeztutako blogekin. Gainera, neska-mutil gidarien erredakzio lanak ikus ditzakegu.

Nafarroa Ezagutu Sarearen natur guneei, gune bereziei eta ibilbideei buruzko informazioa aurkituko duzue horietan, gazteen ikuspegitik begiratuta, eta horietatik aterako da edizio honetako blog eta idazlan irabazlea.

Bisitatzera eta beren lanez gozatzera animatzen zaituztegu. Era guztietako bisita eta ibilbideak aurkituko dituzue, bai orokorrak Nafarroa osoan, bai leku zehatzetan oinarrituak.

Animatu eta esploratu Nafarroa!

Nafarroa Ezagutu Sarea sariak 2018


Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 400 bat ikaslek hartu dute parte ingurumenari eta Nafarroako gune natural eta bereziei buruzko sentsibilizazio-lehiaketetan

NAFARROA EZAGUTU SAREA LEHIAKETAK