LURRALDEAREN ZAINTZA
Izatez, lurraldearen zaintzaren funtsezko ezaugarriak dira engaiamendu pribatua eta partikularren eta antolakundeen arteko akordioa, natura, biodibertsitatea, ondarea, paisaia-eta zaintzeko xedez. Hau da, kontua da gizartea zaintzan engaiatzea eta hori garapenerako aukeratzat hartzea, azken batez, lurralde baten garapen jasangarrirako aukeratzat.
Hain zuzen ere, zaintzaren bereizgarri horiexek (engaiamendu pribatua eta gizarte antolakundeen protagonismoa) ematen diote hain malgutasun handia eta hain gaitasun handia bertzelako eredu arduratsuak sortzeko nekazaritza eta natura ingurunearen kudeaketan. Hala ere, planteamendu honen berritasunak, ekimen pribatuak eta gizarte partaidetzak hartzen duten pisuari gehiturik, zenbait erronka jartzen ditu mahai gainean, txertatuko bada naturaren, kulturaren eta paisaiaren ondarearen zaintzari dagokionez administrazio publikoen eskumenetan dagoen lanean. Egitekoa ez da erraza, baina onurak joriak izaten ahal dira, eragile desberdinak engaiatzeak halako ardura bat dakarrelako lurraldearen gainean, baita bertakotasun sentimendu bat eta gure ondarearen kontzientzia handiagoa ere.
Gaur egun, GAN-NIK eskutik lurraldearen gaineko zaintza akordio hauek daude Nafarroan:
- Baztan ibaia: 2 akordio, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarenak, Baztan elkartearekin eta Nazas elkartearekin.
- Ega Urederra ibaiak: Akordio 1, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarena, Esguín arrantzale elkartearekin.
- Ubagua ibaia: Akordio 1, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarena, Berpiztu elkartearekin.